XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Saul mendekaitza

Saul-ek aldi batean ganoraz erregetu euan Israel-en.

Amondar zitalak menderatu euazan Berek-en.

Geroago filistindarrek jaso euen burua Israelen aurka.

Saulek gudarostea batu eta Galgala-n itxaron eutsen aurre egiteko.

Samuel-en begira egon guda aurreko oparia Jaunari eskeintzeko.

Saul urduriegi egon, etsaiek oparia baiño leen etorriko zirelakoan.

- Ekarri egidazuez oparigaiok - agindu euan Saulek, Samueli, itxaron bearrez.

- Saul-ek berari ez diagokon oparia eskeiñi eutson Jaunari.

Eskeintza amaitu zaneko eldu zan Samuel.

- Zer egin dozu? - agirika egin eutson igarleak Sauli -.

Zer dala eta egin dozu abadeari dagokiona.

- Jaunaren begi ona lortzearren izan da - zuritu zan Saul.

- Eroki egin dozu, Jaunaren esana jatean.

Zure erregetza ez da zure ondorengoengana igaroko.

Beste zintzoago bat aukeratuko dau Jaunak.

Saul, filistindarrak zapaldu ondoren, Amalek-en aurka joan zan.

Amalek menperatu eta beretzat artu euazan gudako ondakiñak, idi, bei, ardiak...

- Zergaitik artu dozuz ondakiñok? - agirika egin eutson Samuelek ostera ere.

- Jaunari oparitan eskeintzeko ziran - zuritu zan Saul.

- Zer da Jaunarentzat atsegingarriago, erre opariak eskeintzea ala bere esana egitea?

Samuel bereak esan eta erregeagandik alde yoan.

Saulek soingaiñekotik oratu eutson eta soingaiñekoa urratu zan.

- Orrelaxe kenduko dau Jaunak zure eskutik Israelgo erregetza - agindu eutson Samuelek Sauli.

Samuelek erregearen mendekaitza zala eta, negar egin euan Jaunaren aurrean.

Jaunak esan eutson Samueli: - Zoaz Belen-go Isai-ren etxera.

An aurkituko dozu erregegai barria.

Ez egiozu aren edertasunari edo indarrari begiratu; nik biotzera begitzen dot...

Samuel Isai-ren etxera sartu eta aren semeak aztertu euazan.

Txikerrena, Dabid, mendian egon artzaintzan.

Etorten ikusiala, orixe da esan eutson Jaunak Samueli.

Samuelek Dabid mutikoaren gain ixuri euan olioa eta errege izendatu euan bertan.

Saulek berera baretu nai euan Samuelen asarrea. Soiñekotik oratu eutson, baiña apurtu egin zan igarlearen soiñekoa.

Orduan, Jaunak agindu bezela, erregegai zintzoago bat aukeratu euan Dabid motikoagan.